Aita-amabitxitzea

Zer da aita-amabitxi programa

OHIKO GALDERAK

 

CENTRO__NIOS_Y_NIAS_DE_MATSATSE_-_MANICA__AFRICA

1. Zertara zuzentzen da zure laguntza?

Zure laguntza zuzenean aita-amabitxi programaren barne dagoen zentrora doa. Bertatik, beharren arabera, aita-amabitxi programako haurren eta irakaskuntza zentroko beharrak betetzen banatzen dira funtsak.

Hau horrela izan arren, zuk programarekin duzun lotura ume zehatz baten bidez emango da. Aita-amabitxitzea erabakitzen duzunean umearen argazki bat eta fitxa bat jasoko duzu umearen datuekin: jaio zen urtea, familiaren egoera eta eskolan hasi zen urtea. Horretaz gain urtean behin edo bitan argazkiren bat, umeen eskolako noten kopia bat edota marrazkiren bat bidaltzen saiatzen dira.

Haurralde Fundazioak kudeatzen dituen ikastetxeen 100%-ean aita-amabitxi programan dauden umeez gain ume gehiago daudenez (ezinduak edota umezurtzak besteak beste), bidaltzen diren funtsak ume guztien beharrak betetzeko erabiltzen dira ahal den heinean.


2. Zentroa edo aita-amabitxitu dezaketen umea aukeratu dezaket?

Bai, gure teknikariek eskolen ezaugarrien zein egoeraren berri emango dizuete eta zuen gustuko zentroa zein den adierazi dezakezue inskripzioa betetzerakoan oharren atalean. Gure programetan dauden umeen %70 neskak dira, beraiek zailtasun gehiago baitituzte lehen hezkuntza amaitzeko.

3. Zein adinera arte aita-amabitxitu dezaket ume bat?

Bere ikasketak amaitu arte. Hasera batean 16/17 urtera arte izaten da orokorrean. Hortik aurrera gazteak ikasketak jarraitu nahiko balitu laguntzen jarraitzeko aukera izango litzateke, bidalitako funtsak zuzenean gaztearen goi mailako ikasketak ordaintzeko izango liratekeelarik.
Bestalde, ikasleak ikasketak bertan behera utziko balitu eta zuk programan jarraitzeko asmoa bazenu, beste ume bat aita-amabitxitu zenezake.


NIOS_Y_NIAS__de__classe_de_Banock__escuela__de__Haurralde_y_Affamir___en__Camern

4. Umea ezagutu dezaket?

Haurraldetik bultzatzen dugun zerbait da hau. Aldez aurretik gurekin harremanetan jarri beharko zinateke kultura, bisatuak eta joateko momentu egokienen inguruan aholkatu zaitzagun (eskolan dauden garaiarekin bat egin dezan). Bidaia eta egonaldiaren gastu guztiak aita-amabitxiaren kontu izango dira bere osotasunean.

5. Umea Espainiara ekarri dezaket?

Orain arte ez da egoera hau suertatu Haurralderen bidez aita – amabitxituak dauden umeekin. Egoera hau eman liteke zure seme – alababitxiak bere herrialdean sendatu ezin daiteken gaixotasunen bat baldin badauka. Beste edozein egoeretan legearen aldetik arazoak daude adingabeko bat bere herrialdetik ateratzeko.

6. Diru gehiago bidali dezaket noizean behin nire seme - alabitxiarentzako?

Bai. Diru honen zati bat zure seme – alababitxiari emango zaio eta beste zati bat programako beste umeen artean banatua izango da. Laguntza osagarri hau oso garrantzitsua da programako umeentzako, beraietako asko beraien aiton – amonekin edo zaintzaile helduekin bizi baitira.

7. Nire seme – alababitxiari oparirik bidali diezaioket?

Bai, beti ere bidalitako opariak zure seme – alababitxia zentroko beste umeengandik bereizten ez duen bitartean. Oparia, kamiseta bat, eskolako materiala edo zentroan beharrezkoa den beste zerbait izatea gomendatzen dugu.

8. Nola bidali ditzaket opariak?

Opariak zuzenean bidali daitezke zentrora beti ere zein egunetan bidali ziren adieraziaz e-mail bitartez honako helbide honetara: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. jarraipen bat egin dezagun, hau da, zentroak jaso duela eta umeari eman zaiola ziurtatu dezagun. Beste aukera bat Haurraldeko teknikari edo boluntarioen bitartez bidaltzea da, maiz joaten baitira zentroak bisitatzeraEsta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla .

9. Urteko garairen batean jasotzen dituzue opariak bidaltzeko?

Ez dago urteko garai finko bat opariak bidaltzeko baina aita – amabitxiei abisatzen zaie teknikariren bat edo boluntarioren bat zentroa bisitatzera joaten denean aukera aprobetxatuaz opariren bat bidali nahi izanez gero.

10. Zein hizkuntzatan komunikatu naiteke umearekin?

Zentroaren arabera. Dominikar Errepublikan gaztelaniaz, Indian ingelesez eta Mozambiken portugesez. Nahi izanez gero eskutitza guri bidali diezagukezue itzuli dezagun era honetara komunikazioa hobea izan dadin.

11. Aita – amabitxi programako kuoten PFEZa berreskuratu daiteke?

Bai. Egindako diru laguntzaren ziurtagiri bat luzatuko zaizu Haurralde Fundaziotik ogasunetik dagokion itzultzea egin diezazuten.

12. Nire konpromisoa denbora zehatz batean mantentzeko beharra daukat?

Ez. Aita – amabitxi programa utzi nahi baduzu guri jakinarazi besterik ez duzu. Orokorrean ume horrentzako beste aita – amabitxi bat bilatzen dugu ahal bezain pronto.


CAMPAA__PADRINOS___Y_MADIRNAS

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Beste galderarik izan ezkero idatzi honako helbide honetara eta erantzungo ditugu: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.  

Zalantzaren bart baduzu jar zaitez gurekin harremanetan eta ahal bezain argituko dugu.

Gomendioak:
Urtean behin bidal iezaiozu postal bat, argazkiren bat edo txartel bat zure seme – alababitxiari, ilusio asko egingo dio.


Berriazkarrak

GENEROAN INDARTZEA ETA HAURREN DESNUTRIZIO/MALNUTRIZIOAREN MURRIZKETA CABO DELGADON OSASUN

GENEROAN INDARTZEA ETA HAURREN DESNUTRIZIO/MALNUTRIZIOAREN MURRIZKETA CABO DELGADON OSASUN ETA GARBITASUN ARRETA SENDOTUZ. (1. FASEA)

Eskualdea: Palma, Pemba eta Mocimboa da Praia.

BERTAKO BAZKIDEA: Muleide Pemba (Mulher lei e desenvolvimento)

LABURPENA

Proiektu hau, 2010eko ekainetik 2011ko martxora bitarte Cabo Delgadon egindako diagnostiko batetatik abiatzen da, espezifikoki Palma eta Pemba barrutietan, Zambeziarekin batera non malnutrizio/desnutrizio eta osasun egoeraren adierazleak baxuenak diren.

Malaria, arnas infekzioak eta beherako larria dira 5 urte baino gutxiagoko haurren heriotzen, 3 erantzule nagusienak. IOF (Inquerito sobre Orcamento Familiar) –en esanetan, Mozambiqueko 5 urtez azpiko haurren % 47ak hazkuntzan atzerapenak ditu (%23k atzerapen larriak), guztira 1,7 milioi haur dira eta %19k pisu baxua dute (%5ak larria).

Ikerketa ezberdinek, UNICEFF-eko Child Undernutrition in Mozambique txostenak dioenez, amek eskuratutako diru-sarrerak eta baliabide honen gain duten autonomia dira beren seme-alaben osasun eta elikadura egoera determinatzen duten faktore garrantzitsuenak. Hau da, emakumeak duenean familiako kontrol ekonomikoa dirua haurren elikaduran gehiago erabiltzen du, familia burua gizonezkoa denean baino. Honek bertako erakundea den MULEIDE-rekin batera proiektu honen 1. fasea planteatzera bideratzen gaitu. Non erakunde eta estamentu publikoekin lan bat artikulatzen den haurren desnutrizio/malnutrizioaren hobekuntza, laboreen dibertsifikazioa, malariaren prebalentziaren hobekuntza eta emakumezkoen jabetza indartzeari garrantzi berezia emanez honako estrategien bidez:

1.- Bi nutrizio gune sortu eta martxan jarriz, Palma eta Pemban, nutrizionista profesionalen laguntzaz familiak osasunaren inguruan hezi eta haurren elikadur eta garbitasun ohituren jarraipena egiteko.

2.- Laborantzen dibertsifikaziorako hezkuntza eta kapazitazioa barazki ezberdinak sartuz eta errendimenduaren hobekuntza familietako machambei jarraipen intentsiboa eginez.

3.- Malaria, beherakoa, kolera eta azaleko gaixotasunen prebentzioa komunitateetan, malariaren kanpañaren bidez. Familiak heziz uraren erabilpen eta osasunaren inguruan, baita hondakin solidoak deuseztatzeko sistema ez kutsakorrak ezarriz ere.

4.- Parte hartzen duten erakunde/kolektiboak Generoaren inguruan informatzea eta kapazitatzea, epe ertain/luze batean emakumezkoei ahalmen emate kolektibo zein indibiduala potentziatu, bertako empresa txikien bidez sortutako baliabideak erabiliz.

    Zu hemen zaude: Hasiera PARTE HARTU Aita/amabitxi gisa Aita-amabitxitzea Aita-amabitxitzea Zer da aita-amabitxi programa