Aita-amabitxitzea

Deepa Academy, Gujarat

Aurtengo abuztu amaieran lankide bat etmapa_indiaa biok Indiara abiatu ginen bertan dauzkagun hainbat proiektu ikustatzeko asmoz; Bonbain egun pare bat pasa genituen bertako mojek kalean zaborrak bilduaz bizi diren emakumeekin egiten duten lana gertuagotik ezagutuaz eta ostean iparraldera abiatu ginen Gujarat-era (Mahatma Gandhi eta Sardar Vallabhbhai Patel-en jaioterria), non “Deepa Academy” izeneko haur eskola batean aita/ama-bitxitze programa bat kudeatzen dugun.

Gujarat Indiako estatu industrializatuenetako bat da baina aldi berean urte batetik bostera bitarte dituzten umeen %77ak osasungarria den pisuz azpiko pisua du elikagai gabeziaren ondorioz, helduen artean %50 delarik. 5 urtetik beherakoen artean malaria edo paludismoa oso komuna da, heriotza gehienen eragilea gaixotasun hau izanik; heriotza malnutrizioari lotuta dago, berez osasuntsua den pertsona batek gaixotasuna arazo handirik gabe gainditu dezakeelarik. Ingurune honetan dago kokatuta Deepa Academy, nekazal ingurune batean. 

Deepa Academy eskolak ahalbide gutxien dituzten umeei ikasteko aukera ematen diete. Zentroko ikasle gehienak hariyan, vankhar eta kolipatel kastakoak dira, hau da Indiako kasta baxuenetakoak; kasta sistemak oraindik indartsu dirau Indian nahiz eta aurkakoa aldarrikatzen duten. Ikasleetako batzuk ezintasun fisiko edota psikikoak dituzte eta horrelako egoera duten ume asko ikasketarik gabe geratu ohi dira baina Deepan ume hauen hezkuntza eta hazkuntza bultzatzen da. Ohiko klaseak edo ikasketak eskaintzeaz gain fisioterapia sesioak ere ematen dira mugitzeko gaitasun murriztuak dituzten ikasleentzako, eskolan bertan bizi delarik beraien fisioterapeuta.

Deepan ikasten duten umeen gurasoak oso txiroak dira eta aita/amabitxitasun programagatik ez balitz beraietako askok ez lukete ikasteko aukerarik izango. Beraietako asko eskolan bertan bizi dira, beraien gurasoen herriak urrun baitaude. Gertuago bizi direnak oporretan joaten dira etxera baina beste asko bertan egoten dira urte osoan zehar, baita oporretan  ere.

  clase_deepaAita/ama-bitxitasun programari esker, umeen ikasketak, uniformeak, janaria, irakasleen soldatak, etab. ordaintzen dira, familia gehienek ez baitute beraien seme-alabak sustengatzeko adina ere. Horretaz gain, eta esfortzu bat eginaz, berrikuntzak egin dituzte eskolan azken urtean umeek inguru egokiago batean ikas dezaten; besteak beste, eskolako gelak margotu dituzte, sareak jarri leihoetan eltxoak sar ez daitezen, ume bakoitzarentzako eltxo-sare bana erosi dute ohean jartzeko, dutxak eta komunak berritu dituzte, etab. Eltxo sareei esker urtero malariaz gaixotzen diren haurren kopurua murriztea lortu da. Hau guztia ez zen posible izango aita-amabitxi programarengatik ez balitz eta esker handi bat opa nahi diegu Haurralde Fundaziotik programa hau posible egiten duten guztiei. Nahiz eta hilero ematen den diru kopurua ez den asko guretzako, gauza asko egin daitezke Indian diru kantitate horrekin.

Berriazkarrak

BABESA EMATEA ETA ARRETA INTEGRAL JURIDIKO-PSIKOLOGIKOA GENERO INDARKERIAREN BIKTIMAK DIREN EMAKUMEEI MAPUTO PROBINTZIAN

BIZITZA BERRI BAT IZATEKO ESKUBIDEAGATIK: BABESA EMATEA ETA ARRETA INTEGRAL JURIDIKO-PSIKOLOGIKOA GENERO INDARKERIAREN BIKTIMAK DIREN EMAKUMEEI MAPUTO PROBINTZIAN (MOZAMBIQUE) 

ESKUALDEA: Marracuene, Maputo.

BERTAKO BAZKIDEA: MULEIDE (Mulher lei e desenvolvimento)

MULEIDE-k artatu, aurre hartu eta bereziki biolentzia estruktural eta matxista errotik ateratzeko borrokan Haurralde Fundazioaren laguntzaz egindako lanari jarraipena ematen dio iniziatiba honek. Biolentzia estruktural eta matxista Mozambiqueko emakumeak orokorki pairatzen du eta honek edozein jabetza izatea eragozten dio aspektu guztietan.

 

Proposamen honek zehazki biolentzia estruktural eta matxistaren biktima diren emakumeen sostengu eta artapenerako azpiegituren beharra betetzea du helburu, Maputo probintzian egindako diagnostikoei esker detektatu ahal izan dena. Horretarako probintzian asistentzia integralerako zentro baten eraikuntza proposatzen da, emakumeei babesa eta artapena emateko baina baita emakumeen jabetza bultzatzeko, beren eskubideen defentsa egin eta gauzatzeko eta Maputoko biztanleria (bereziki gizonezkoak) kontzientziatu zein sentsibilizatzeko, honek parte hartze aktiboa erraztuko lukeelarik prebentzioan eta biolentzia estruktural eta matxisten salaketan, baita munduko problematika honetan parte hartze aktiborik ez duten pertsona eta entitateetan.

Zu hemen zaude: Hasiera PARTE HARTU Aita/amabitxi gisa Aita-amabitxitzea Aita-amabitxitzea Deepa Academy, Gujarat