Aita-amabitxitzea
Deepa Academy, Gujarat
- Xehetasunak
- Non argitaratua: 28 September 2010
Aurtengo abuztu amaieran lankide bat et
a biok Indiara abiatu ginen bertan dauzkagun hainbat proiektu ikustatzeko asmoz; Bonbain egun pare bat pasa genituen bertako mojek kalean zaborrak bilduaz bizi diren emakumeekin egiten duten lana gertuagotik ezagutuaz eta ostean iparraldera abiatu ginen Gujarat-era (Mahatma Gandhi eta Sardar Vallabhbhai Patel-en jaioterria), non “Deepa Academy” izeneko haur eskola batean aita/ama-bitxitze programa bat kudeatzen dugun.
Gujarat Indiako estatu industrializatuenetako bat da baina aldi berean urte batetik bostera bitarte dituzten umeen %77ak osasungarria den pisuz azpiko pisua du elikagai gabeziaren ondorioz, helduen artean %50 delarik. 5 urtetik beherakoen artean malaria edo paludismoa oso komuna da, heriotza gehienen eragilea gaixotasun hau izanik; heriotza malnutrizioari lotuta dago, berez osasuntsua den pertsona batek gaixotasuna arazo handirik gabe gainditu dezakeelarik. Ingurune honetan dago kokatuta Deepa Academy, nekazal ingurune batean.
Deepa Academy eskolak ahalbide gutxien dituzten umeei ikasteko aukera ematen diete. Zentroko ikasle gehienak hariyan, vankhar eta kolipatel kastakoak dira, hau da Indiako kasta baxuenetakoak; kasta sistemak oraindik indartsu dirau Indian nahiz eta aurkakoa aldarrikatzen duten. Ikasleetako batzuk ezintasun fisiko edota psikikoak dituzte eta horrelako egoera duten ume asko ikasketarik gabe geratu ohi dira baina Deepan ume hauen hezkuntza eta hazkuntza bultzatzen da. Ohiko klaseak edo ikasketak eskaintzeaz gain fisioterapia sesioak ere ematen dira mugitzeko gaitasun murriztuak dituzten ikasleentzako, eskolan bertan bizi delarik beraien fisioterapeuta.
Deepan ikasten duten umeen gurasoak oso txiroak dira eta aita/amabitxitasun programagatik ez balitz beraietako askok ez lukete ikasteko aukerarik izango. Beraietako asko eskolan bertan bizi dira, beraien gurasoen herriak urrun baitaude. Gertuago bizi direnak oporretan joaten dira etxera baina beste asko bertan egoten dira urte osoan zehar, baita oporretan ere.
Aita/ama-bitxitasun programari esker, umeen ikasketak, uniformeak, janaria, irakasleen soldatak, etab. ordaintzen dira, familia gehienek ez baitute beraien seme-alabak sustengatzeko adina ere. Horretaz gain, eta esfortzu bat eginaz, berrikuntzak egin dituzte eskolan azken urtean umeek inguru egokiago batean ikas dezaten; besteak beste, eskolako gelak margotu dituzte, sareak jarri leihoetan eltxoak sar ez daitezen, ume bakoitzarentzako eltxo-sare bana erosi dute ohean jartzeko, dutxak eta komunak berritu dituzte, etab. Eltxo sareei esker urtero malariaz gaixotzen diren haurren kopurua murriztea lortu da. Hau guztia ez zen posible izango aita-amabitxi programarengatik ez balitz eta esker handi bat opa nahi diegu Haurralde Fundaziotik programa hau posible egiten duten guztiei. Nahiz eta hilero ematen den diru kopurua ez den asko guretzako, gauza asko egin daitezke Indian diru kantitate horrekin.
Deepa Academy - 2010
- Xehetasunak
- Non argitaratua: 11 September 2010
Galdakaoko Gaizka Txamizok DEEPA ACADEMYan (India) egin ditu Gizarte Heziketako praktikak.
Hona hemen egindako opari ederra. Ikusteko sakatu eta disfrutatu!
Nahi baduzu ikusi ondoren guri komentario bat bidali
Zer da aita-amabitxi programa
- Xehetasunak
- Non argitaratua: 05 September 2010

1. Zertara zuzentzen da zure laguntza?
Zure laguntza zuzenean aita-amabitxi programaren barne dagoen zentrora doa. Bertatik, beharren arabera, aita-amabitxi programako haurren eta irakaskuntza zentroko beharrak betetzen banatzen dira funtsak.
Hau horrela izan arren, zuk programarekin duzun lotura ume zehatz baten bidez emango da. Aita-amabitxitzea erabakitzen duzunean umearen argazki bat eta fitxa bat jasoko duzu umearen datuekin: jaio zen urtea, familiaren egoera eta eskolan hasi zen urtea. Horretaz gain urtean behin edo bitan argazkiren bat, umeen eskolako noten kopia bat edota marrazkiren bat bidaltzen saiatzen dira.
Haurralde Fundazioak kudeatzen dituen ikastetxeen 100%-ean aita-amabitxi programan dauden umeez gain ume gehiago daudenez (ezinduak edota umezurtzak besteak beste), bidaltzen diren funtsak ume guztien beharrak betetzeko erabiltzen dira ahal den heinean.
2. Zentroa edo aita-amabitxitu dezaketen umea aukeratu dezaket?
Bai, gure teknikariek eskolen ezaugarrien zein egoeraren berri emango dizuete eta zuen gustuko zentroa zein den adierazi dezakezue inskripzioa betetzerakoan oharren atalean. Gure programetan dauden umeen %70 neskak dira, beraiek zailtasun gehiago baitituzte lehen hezkuntza amaitzeko.
3. Zein adinera arte aita-amabitxitu dezaket ume bat?
Bere ikasketak amaitu arte. Hasera batean 16/17 urtera arte izaten da orokorrean. Hortik aurrera gazteak ikasketak jarraitu nahiko balitu laguntzen jarraitzeko aukera izango litzateke, bidalitako funtsak zuzenean gaztearen goi mailako ikasketak ordaintzeko izango liratekeelarik. Bestalde, ikasleak ikasketak bertan behera utziko balitu eta zuk programan jarraitzeko asmoa bazenu, beste ume bat aita-amabitxitu zenezake.

4. Umea ezagutu dezaket?
Haurraldetik bultzatzen dugun zerbait da hau. Aldez aurretik gurekin harremanetan jarri beharko zinateke kultura, bisatuak eta joateko momentu egokienen inguruan aholkatu zaitzagun (eskolan dauden garaiarekin bat egin dezan). Bidaia eta egonaldiaren gastu guztiak aita-amabitxiaren kontu izango dira bere osotasunean.
5. Umea Espainiara ekarri dezaket?
Orain arte ez da egoera hau suertatu Haurralderen bidez aita – amabitxituak dauden umeekin. Egoera hau eman liteke zure seme – alababitxiak bere herrialdean sendatu ezin daiteken gaixotasunen bat baldin badauka. Beste edozein egoeretan legearen aldetik arazoak daude adingabeko bat bere herrialdetik ateratzeko.
6. Diru gehiago bidali dezaket noizean behin nire seme - alabitxiarentzako?
Bai. Diru honen zati bat zure seme – alababitxiari emango zaio eta beste zati bat programako beste umeen artean banatua izango da. Laguntza osagarri hau oso garrantzitsua da programako umeentzako, beraietako asko beraien aiton – amonekin edo zaintzaile helduekin bizi baitira.
7. Nire seme – alababitxiari oparirik bidali diezaioket?
Bai, beti ere bidalitako opariak zure seme – alababitxia zentroko beste umeengandik bereizten ez duen bitartean. Oparia, kamiseta bat, eskolako materiala edo zentroan beharrezkoa den beste zerbait izatea gomendatzen dugu.
8. Nola bidali ditzaket opariak?
Opariak zuzenean bidali daitezke zentrora beti ere zein egunetan bidali ziren adieraziaz e-mail bitartez honako helbide honetara: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. jarraipen bat egin dezagun, hau da, zentroak jaso duela eta umeari eman zaiola ziurtatu dezagun. Beste aukera bat Haurraldeko teknikari edo boluntarioen bitartez bidaltzea da, maiz joaten baitira zentroak bisitatzeraEsta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla .
9. Urteko garairen batean jasotzen dituzue opariak bidaltzeko?
Ez dago urteko garai finko bat opariak bidaltzeko baina aita – amabitxiei abisatzen zaie teknikariren bat edo boluntarioren bat zentroa bisitatzera joaten denean aukera aprobetxatuaz opariren bat bidali nahi izanez gero.
10. Zein hizkuntzatan komunikatu naiteke umearekin?
Zentroaren arabera. Dominikar Errepublikan gaztelaniaz, Indian ingelesez eta Mozambiken portugesez. Nahi izanez gero eskutitza guri bidali diezagukezue itzuli dezagun era honetara komunikazioa hobea izan dadin.
11. Aita – amabitxi programako kuoten PFEZa berreskuratu daiteke?
Bai. Egindako diru laguntzaren ziurtagiri bat luzatuko zaizu Haurralde Fundaziotik ogasunetik dagokion itzultzea egin diezazuten.
12. Nire konpromisoa denbora zehatz batean mantentzeko beharra daukat?
Ez. Aita – amabitxi programa utzi nahi baduzu guri jakinarazi besterik ez duzu. Orokorrean ume horrentzako beste aita – amabitxi bat bilatzen dugu ahal bezain pronto.

Beste galderarik izan ezkero idatzi honako helbide honetara eta erantzungo ditugu: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Zalantzaren bart baduzu jar zaitez gurekin harremanetan eta ahal bezain argituko dugu.
Gomendioak: Urtean behin bidal iezaiozu postal bat, argazkiren bat edo txartel bat zure seme – alababitxiari, ilusio asko egingo dio.


