Sentiberatzea
Ba al zenekien malaria ...
- Xehetasunak
- Non argitaratua: 24 Iraila 2010
… Plasmodium jeneroko parasito batek sortutako gaixotasun bat dela eta Anopheles jeneroko eltxoen bidez kutsatzen dela.
150 Plasmodium espezie baina gehiago existitzen dira, ornodun ezberdinak kutsatzen dituztenak, baina lauk bakarrik (P. falciparum, P. vivax, P. ovale y P. malariae) kutsatzen dituzte gizakiak. Bi espezie komunenak hauek dira:
P. falciparum – mundu guztian dago zabaldua baina gehienbat Afrikan aurkitzen da eta espezierik erasokorrena da, koma edo anemia bidezko heriotza sortzen duelarik.
P. vivax – mundu osoan dago zabaldua – ahultasuna sentiarazten duten infekzioak sor ditzake baina oso arraroa da hiltzera iristea.
Malaria ez da herrialde tropikaletan bakarrik ematen den gaixotasun bat, 100 herrialde baina gehiagotan dago.
Tenperatura aldaketak (ingurunearen berotzea sortzen delarik) eta pertsonen mugimenduak gaixotasunaren banaketa aldatu dezake. Munduko biztanleriaren erdia – 2.500 miloi pertsona – malaria hartzeko arriskuan bizi da.
300 eta 500 miloi pertsona gaixotzen dira urtero malariaz kutsatuta, heuretatik 3 miloi inguru hiltzen direlarik urtero (ehunka pertsona orduro). Minuturo 3tik 5 umetara hiltzen dira malariaren ondorioz. Orduro, malariak jende gehiago hiltzen du Zaireko 1995eko EBOLA epidemiak baino. Halere, herrialde garatuetan malariak ez du IHESA edo EBOLAK duten oihartzuna. Malariak urtero IHESAk azken 15 urtetan bezainbeste pertsona hiltzen ditu. Birus exotikoek eta gatazkek oihartzun handiagoa izaten dute jende asko hiltzen baita epe laburrean eta honek titular hobeak eskaintzen ditu prentsarako.… Plasmodium jeneroko parasito batek sortutako gaixotasun bat dela eta Anopheles jeneroko eltxoen bidez kutsatzen dela.
150 Plasmodium espezie baina gehiago existitzen dira, ornodun ezberdinak kutsatzen dituztenak, baina lauk bakarrik (P. falciparum, P. vivax, P. ovale y P. malariae) kutsatzen dituzte gizakiak. Bi espezie komunenak hauek dira:
P. falciparum – mundu guztian dago zabaldua baina gehienbat Afrikan aurkitzen da eta espezierik erasokorrena da, koma edo anemia bidezko her
iotza sortzen duelarik.
P. vivax – mundu osoan dago zabaldua – ahultasuna sentiarazten duten infekzioak sor ditzake baina oso arraroa da hiltzera iristea.
Malaria ez da herrialde tropikaletan bakarrik ematen den gaixotasun bat, 100 herrialde baina gehiagotan dago.
Tenperatura aldaketak (ingurunearen berotzea sortzen delarik) eta pertsonen mugimenduak gaixotasunaren banaketa aldatu dezake. Munduko biztanleriaren erdia – 2.500 miloi pertsona – malaria hartzeko arriskuan bizi da.
300 eta 500 miloi pertsona gaixotzen dira urtero malariaz kutsatuta, heuretatik 3 miloi inguru hiltzen direlarik urtero (ehunka pertsona orduro). Minuturo 3tik 5 umetara hiltzen dira malariaren ondorioz. Orduro, malariak jende gehiago hiltzen du Zaireko 1995eko EBOLA epidemiak baino. Halere, herrialde garatuetan malariak ez du IHESA edo EBOLAK duten oihartzuna. Malariak urtero IHESAk azken 15 urtetan bezainbeste pertsona hiltzen ditu. Birus exotikoek eta gatazkek oihartzun handiagoa izaten dute jende asko hiltzen baita epe laburrean eta honek titular hobeak eskaintzen ditu prentsarako.





