Lankidetza

HAURREN DESNUTRIZIO ETA MALNUTRIZIOREN PREBENTZIOA

HAURREN DESNUTRIZIO ETA MALNUTRIZIOREN PREBENTZIOA, LABORANTZA KOMUNITARIOAREN ETA GAIXOTASUN ENDEMIKOEN (MALARIA, BEHERAKOA ETA TUBERKULOSIA) HOBEKUNTZAREN BIDEZ

HERRIALDEAK: Nhamatsane, Chiomoio, Mozambique

BERTAKO BAZKIDEA: Associacao Comunitaria Matsatse

LABURPENA

Haurralde Fundazioak eta Associação Comunitária Matsatsek batera lanean jardundako lehen urteetan zentro baten eraikuntza eraman dugu aurrera, non Nhamatsane komunitateko 150 haur baino gehiagori babesa eta hezkuntza eskaintzen zaien. Erakunde honekin batera, aitabitxi- amabitxi programa bat daramagu aurrera, 100 haur baino gehiagoren beharrak asetzen dituena, ala ere baliabideak oso urriak dira oraindik eta ez dituzte komunitatean dauden hutsune guztiak betetzen, honen erakusle 2010. urtean programa honen parte ziren bi neskatilen heriotzaren lekuko izan ziren gure teknikaria eta praktikak bertan egiten ari ziren ikasleak.

500.000 milioi pertsonak malaria pairatzen dute eta Médicos Sin Fronterasen esanetan, gaixotasun horren ondorioz ia 3.000 milioi hil egiten dira. Kopuru hauen %90a Afrika Subsahararrean ematen dira eta hauen %82a 5 urtez azpiko haurrak izaten dira. Haurren hauen beste heriotza kausa nagusienetako bat beherakoa da, urtero 2 milioi pertsonen heriotzaren erantzulea delarik. Azkenik Tuberkulosia, Afrika Subsahararrean endemikoa bihurtu den beste gaixotasuna, kontinente honetan 100.000 biztanletik 400 kutsatzen dituena. Hau guztia desnutrizio tasei gehiturik (5 urtez azpiko haurren %47a), Mozambique Afrika Subsahararraren barnean desnutrizio tasa altuena duen herrialdea bihurtzen da. Herrialdearen erdialdeko eskualdean Nhamatsane komunitatea, batezbesteko nazionalaren gainetik aurkitzen delarik.

Beraz, hauek dira haurren heriotza-tasa altuaren erantzule nagusiak (desnutrizio/malnutrizioa eta gaixotasun endemikoak) hauetan eragin nahi da proiektu honekin.

Zehazki Nhamatsanen aurkitzen ditugun arazoak honakoak dira:

  • Malaria indize altua.
  • Beherako larria duten haurren indize altua.
  • Tuberkulosi infekzioen indize altua.
  • Malariaren transmisioaren inguruko jakintza falta (uste okerrak)
  • Garbitasun falta komunitateko pertsonen eguneroko ekintzetan.
  • Elikadura dieten falta, horren ondorio pisu baxua eta desnutrizio eta malnutrizio arazo larriak direlarik haurrengan.
  • Nekazaritza tekniken inguruan ezjakintasuna, horren ondorio uzta urriak eta labore dibertsifikazio gutxi.
  • Medikuen asistentziaren beharraren kontzientziazio baxua eta sineste masifikatuak petrikiloen eraginkortasunaren inguruan.
  • Ezjakintasuna elikagaiak sukaldatu eta kontserbatzerako garaian beren propietate nutritiboak ez galtzeko.
  • Ezjakintasuna Emakumearen Eskubideen inguruan.

Arazo guzti hauetaz oharturik sortzen da proposamena, bertan funtsezkoa kontsideratzen delarik nutrizioaren hobekuntzan eta Nhamatsane komunitateko gaixotasun endemikoen prebentzioan (Malaria, Beherakoa eta Tuberkulosia) lan egitea ikuspegi orokor eta estruktural batetik. Horretarako Haurraldetik zein Matsatsetik ezinbestekotzat jotzen dugu, laborantza komunitarioen eraikuntza, komunitatea elikagaiez hornitu eta haurren elikadura hobetzeko, baina baita komunitateko kideen formazioa esparru ezberdinetatik. Horregatik, proiektu honekin aurrera eraman nahi diren ekintza espezifikoak honakoak dira:

1.- Jabetza komunitarioak bultzatu, formatuz, laboreetan trebatuz, elikagaien prestaketa nutritiboa eta garbitasunean sakonduz. Labore komunitarioez hornituz emakumezkoen %70a eta gizonezkoen %30a, baita putzu batez ere, honek desnutrizio/malnutrizioaren murrizketan eragin zuzena izango duelarik eta beherako zein tuberkulosiaren tasetan hobekuntza emango delarik. Azkenik elkarte bat sortzea beraien autonomia psikiko, fisiko eta ekonomikoa bermatuko duena.

2.- Malaria kasuak murrizteko emakume zein gizonezkoak sentsibilizatu eta kontzientziatu, baita kausak, kontsekuentziak eta transmisio forma ezberdinak ezagutzera eman ere. Hau guztia eltxoen aurkako sareen eta botiken banaketa batekin loturik komunitatean malaria kasuen murrizketa ekarriko lukeelarik.

3.- Matsatse elkarteko kide zein aktibistekin lan egin, trebatuz eta formatuz genero indarkeriaren eta osasun sexual eta erreproduktiboaren inguruan. Aurrez esan den moduan genero indarkeriari dagokionez prebalentzi altua dauka, diagnostikoa zehazki Nhamatsane komunitatean egin zen. Prebalentzi altu honek Osasun sexual eta erreproduktiboaren inguruko eskubideen ezjakintasuna adierazten du. Gure helburua ez da soilik formatzera joaten direnengana iristea baizik eta beraiek ikasitakoa komunitateko beste kideei transmititzea Emakumeen eskubideenganako errespetua hobetuz.

  • IMG_5621
  • Los  LEOPNES  de  Matsatse,  baloncesto  del mejor !!JPG
  • Matsatse 04-08 085
  • Matsatse 04-08 102

Berriazkarrak

Zu hemen zaude: Hasiera Jarduerak Lankidetza Mozambique proiektuak HAURREN DESNUTRIZIO ETA MALNUTRIZIOREN PREBENTZIOA