Haurralde Fundazioa Egunkaria
GARAPEN SORTZAILEAK DIREN EMAKUMEAK
- Xehetasunak
- Non argitaratua: 17 June 2013
Jadanik prest dago Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Garapen Lankidetzarako Euskal Agentziak babesten duen GARAPEN SORTZAILEAK DIREN EMAKUMEAK proiektuaren bloga. Ez utzi ikusi gabe!!
Caroline Moseren arabera garapen eta genero politika ikuspegien artean, jabekuntzaren ikuspegiak emakumeak bere arrazaren, bere istorio kolonialaren, bere klasearen, eta bere gaurko posizioa nazioarteko ordena ekonomikoaren arabera zapalkuntza desberdinak bizi dituela nabarmentzen du. Jabekuntza ikuspegiak enfasia jartzen du emakumeen aldaketa ahalmena beraien baliabide materialaren kontrola irabaztean dagoela. Beraz, emakumeen autonomia ekonomikoa funtsezko da hauen eskubideak bermatzeko.
Azken finean, boterearen eta jabekuntzaren arteko erlazioa argia da, eta egiten dugun testuinguruko analisiak emakumeentzako eta gizonentzako diru sarreren iturri nagusietako bat lan-merkatuarekin zerikusia du. Ikuspegi honetatik hurrengo proposamena egiten dugu:
Emakume lokaleko erakundeen eta Ipar/hego erakunde feministen arteko sare lana bultzatu nahi dugu, eztabaidatzea eta jabekuntza ekonomiko erreal baterako estrategiak baimenduz jabekuntza ekonomiko eta gizarte eragileen sustapenaren bidez. Hau guztia ezagutzak, esperientziak eta praktika oneko trukaketaren bidez Ipar/Hego jabekuntza ekonomia feminista solidarioa bultzatzen duten erakundeen artean. Helburua emakumeen eskubide ekonomikoetan eragin kolektibo eta eragin politikoak bultzatzea da.
CEPCO, PERUN IZANDAKO IKASLEAK
- Xehetasunak
- Non argitaratua: 12 June 2013
Ikasleak eta Haurraldeko bolondresak diren Amaia Oroz Arrieta eta Irene Subiza Pérez-e, CEPCO bertako erakundearekin izandako eta psikologiako praktika gisa 3 eta 17 urte bitarteko haurrekin edukitako esperientzia kontatzen digute, Virgen del Pilar Haurtxokoan.
Hiru hilabeteetan zehar beren lana eta bi nekazal herrizketan bortizkeria matxistaren aurkako eta Sexu eta Ugalketa Eskubideen aldeko partehartzea egin dute aldi berean.
Zuek guztiekin elkarbanatzen dugun powerpoint aurkezpen bat prestatu digute non beren esperientzia laburtzen duten.
Mila esker Amaia eta Irene zuen erantzukizun eta inplikazioagatik!!
AFRIKA ZABALDU II - 2013 MAIATZA
- Xehetasunak
- Non argitaratua: 11 June 2013

Aurreko maiatzean, Haurralde Fundazioak, Afrikaren Egun Mundiala zela eta, Afrikari buruzko Zinema Zikloa eta "Hizki Afrikarrak" izeneko literatur gunea antolatu zituen.
Zinema Zikloan "Retorno a Hansala" filmea eta "Memoria Negra" eta "Laicité Inch´allah" dokumentalak izan ziren aukeratuak. "Retorno a Hansala" filmeak Marokotik Espainiarako pateraz egindako migrazio prozesuari buruz dio, eta haren solasaldirako bere aktoresa nagusia den Farah Hamed izan genuen gure artean, zeinak bere xarma eta filmazioko esperientzia liluragarriarekin dinamizatu zituen. Donostian, Zazpi T´erdi productoreko zuzendaria den Pello Gutierrez eta Gasteizen Afroamerikanako kideak izan zituen bere ondoan.
"Memoria Negra" dokumentalak Guinea Ekuatorialean espainiar kolonizazioari buruz ari da eta Afroamerikana Elkarteko kideen eta Haurraldeko kolaboratzailea den Alberto Martinez-en eskutik izan zen dinamizatua Gasteizen.
Bikaina ere Zinema zikloan ikusi genuen azken dokumentala "Laicité Inch´allah", Donostiako Kursaal-en. Bertan, haren zuzendaria den Nadia El Fani tuneziarra eta Kordobako Zinemaldi Afrikarraren Zuzendaria Marion Berger aritu ziren solasaldi interesgarria sortuz proiekzioaren ondoren.
Bestalde, "Hizki Afrikarrak" izeneko literatur guneei dagokienez, idazle eta ipuin kontalaria den Mohammed Hammu eta Agnes Agboton eta Jean Bosco Botsho idazleak izan genituen gure artean. Lehenik Donostian, Arrasate kaleko Kutxa Aretoan oso Mahai Inguru interesgarria izan genuen aipatutako hiru idazleen presentziarekin. Ondoren, Mohammed Hammu ipuin kontalariak bere istorioen magiarekin bete zituen Donostiako Emakumeen Etxea "Alma de Mujer, estrellas anónimas" ipuinaren bitartez eta Egiako Haurtxokoa "Palabras del Desierto" ipuinaren bitartez. Gainera, Jean Bosco Botso, Gasteizeko Aldabe Gizarte Etxean aukeratutako afrikako argazki anitzen ondoan bere "Lugares Sagrados de África" liburua aurkeztu zuen.
Ekintza ororen azterketaren ondorioa oso positiboa izan da, bai saioen kalitatea dela eta, bai parte hartzaileen kantitatearengatik espero genuena baino askoz ere anitzagoa izan baita.
Mila esker, gracias, merci, thanks, shukran, dieure dieuf, danke, obrigadas/os, maita basa... Eta hurrengora arte!!
PERU (Tarapoto)KO NEKAZAL KOMUNITATEENTZEKO "EMPOWERMENT"A
- Xehetasunak
- Non argitaratua: 11 April 2013
Amaia Oroz e Irene Subiza, EHUko ikasleak, Tarapoton daude (Peru) bertako CEPCO erakundearekin Haurralde Fundazioak dituen hitzarmenen eremuan.
CEPCOk daramatzan proiektuen barne, etorkizuneko psikologo gisa, beraien lana hurrengo gaietan laguntzea da: sexualitatea, abilezia sozialak, autoestimua, etb. Honetaz gain, CEPCO rekin hitzarmena ere duen "Aldea Infantil"eko haur eta gazteen bizi proiektuekin laguntzen dute.
Bestalde, landako lana egitien dute, San Roke eta San Antonio nekazal herrietara mugitzen dira bertako haur, gazte, guraso eta brigadekin lan egiteko. Bertan talde eta banako saioak egiten dituzte autoestimu eta "empowerment"en inguruan.
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO KIDEEN EKINTZAK
- Xehetasunak
- Non argitaratua: 04 April 2013

EHU ikasleei zuzenduriko hezkuntza programen eremuan, zeinetan Haurraldek konbenio sendoen bitartez parte hartzen duen, psikologiako bi ikaslek Matsatsen (Mozambique) bertako emakumeekin bortitzkeriaren prebentzio eta Sexu eta Ugalketa Eskubideen inguruan ari dira. Beatriz de Zarate eta Andrea Sanz emakume nekazarien talde bat osatu dute eta bertan emakumeek formazioa jasotzen dute, tailerrak egiten dituzten eta gehien arduratzen dizkien gaietaz hitzegiteko aukera dute, hauen artean, bortizkeri matxista.
SARI BANAKETA - BERDINTASUNA LORTZEN LEIHAKETA
- Xehetasunak
- Non argitaratua: 03 March 2013

Lehengo astean, Grosen dagoen Haurralde Fundazioko egoitza berrian, Irene Subiza eta Aitziber Argoteri, "BERDINTASUNA SORTZEN" Leihaketan irabazi dituzten Unibertsitate Kategoriako LEHEN eta BIGARREN SARIAK banatu genizkien. ZORIONAK BIOI!!
Burkina Fasoko Hezkuntza eta Alfabetizazio Ministroak Haurralde Fundazioak Donostiako Udalaren laguntzarekin garatutako “Ouagadougouko sektore bulnerableetako emakumeen enpoderamendua” bisitatu zuen.
- Xehetasunak
- Non argitaratua: 13 July 2012
Burkina Fasoko Hezkuntza eta Alfabetizazio Ministroak Haurralde Fundazioak Donostiako Udalaren laguntzarekin garatutako “Ouagadougouko sektore bulnerableetako emakumeen enpoderamendua” bisitatu zuen.
Pasa den Uztailak 7an, Burkina Fasoko Nazio Hezkuntza eta Alfabetizazio Ministroak bere kabineteko kideekin batera, Haurralde Fundazioak garatutako “Ouagadougouko sektore bulnerableetako emakumeen enpoderamendua” bisitatu zuen. Horrela, proiektuaren bidez lortutako emaitzak eta komunitatean eragindako eraldaketak egiaztatu ahal izan zituzten.
Proiektua Donostiako Udalak finantzatu duen Haurralde Fundazioaren ekimena da eta ezarritako emaitzen 100%a lortuaz bukatu da. Jarraipen prozesu honek emakumeen organizazioen lidergo eta genero ekitaterako bidea ezartzen du.
Nabarmentzekoa da, urtarrilak 11an abiarazitako proiektuak Ouagadougouko 27. sektoreko 50 emakumeen eta aldi berean, hauen familia eta komunitateen enpoderamendua lortu duela. Enpoderamendua diru-sarrerak eragiten dituen produkzio eta transformazio jardueren bitartez abiarazi da eta gainera, proiektuan parte-hartzen duten emakumeek, beraien familia eta komunitateak, egiturazko pobrezia egoeretatik irtetzen laguntzen dituzte, elikadura segurtasuna modu sostengarrian bermatuaz.






Artikulu gehiago...
- BABESA EMATEA ETA ARRETA INTEGRAL JURIDIKO-PSIKOLOGIKOA GENERO INDARKERIAREN BIKTIMAK DIREN EMAKUMEEI MAPUTO PROBINTZIAN
- HAURREN DESNUTRIZIO ETA MALNUTRIZIOREN PREBENTZIOA
- GENEROAN INDARTZEA ETA HAURREN DESNUTRIZIO/MALNUTRIZIOAREN MURRIZKETA CABO DELGADON OSASUN
- Deepa Academy, Gujarat
- Ba al zenekien malaria ...
- Deepa Academy - 2010




Hasiera