Varios

Biblioteca feminista

1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 Rating 0.00 (0 Votes)
Haurralde FUNDAZIOAk inaugurazio batekin hasiko du urte berria: garapena eta jeneroan espezializatua dagoen liburutegi feministarekin hain zuzen ere. Liburutegi honen helburua barne kontsultarako espazio bat sortzea da, zein fomakuntza hobetzeko eta informazioa gehitzeko tresna bat den. Oraingoz 107 agiri, liburu, aldizkari eta gida dauzkagu.

 

Aurrerantzean dokumental feminista batzuk erantsiko dizkiogu liburutegiari, zeintzuk formakuntzetan erabiltzeko mailegatuak izan daitezken.

 

Erronka honen helburua GGKE erakunde bezala egiten dugun lana hobetzea, aldi berean Hegoaldeko herrialdeetan ditugun erakunde bazkideen lana bultzatuaz. Katalogo hau gure web orrian aurki daiteke menu nagusiaren barne (ezkerrean) INTERES izeneko atalean.

__________________________________________________________

Haurralde  FUNDAZIOA    comenzó  el  2011 nuevo con  una  excelente   inauguración:   la de su biblioteca  feminista   especializad en   género  y desarrollo. Pretende ser  un espacio de  consulta  interna  y   mejora  de  formación / información,  de momento  partimos con  una  catalogación   de  107  documentos , libros, revistas y  guías.

En breve  anexaremos  un  listado  de  documentales   feministas  los que si podrán  tener  carácter  de  préstamo  para   espacios de  formación.

Este nuevo reto  marca el  objetivo de  superarnos en  la    discusión,  comprensión y  tratamiento  de la  perspectiva en nuestro  trabajo como  ONGd  y  de acceder a la  calidad  total en  lo que hacemos  impulsando el   desarrollo  de  nuestro/as  socios/as  en  los países  del Sur. Se puede  consultar en   catalogo   en nuestra web en  el apartado menú principal ( izq) en  INTERÉS

Attachments:
Download this file (biblioteca feminista- web.pdf)biblioteca feminista- web.pdf[ ]379 kB

Flash noticias

Deepa Academy, Gujarat

Aurtengo abuztu amaieran lankide bat eta biok Indiara abiatu ginen bertan dauzkagun hainbat proiektu ikustatzeko asmoz; Bonbain egun pare bat pasa genituen bertako mojek kalean zaborrak bilduaz bizi diren emakumeekin egiten duten lana gertuagotik ezagutuaz eta ostean iparraldera abiatu ginen Gujarat-era (Mahatma Gandhi eta Sardar Vallabhbhai Patel-en jaioterria), non “Deepa Academy” izeneko haur eskola batean aita/ama-bitxitze programa bat kudeatzen dugun.

Gujarat Indiako estatu industrializatuenetako bat da baina aldi berean urte batetik bostera bitarte dituzten umeen %77ak osasungarria den pisuz azpiko pisua du elikagai gabeziaren ondorioz, helduen artean %50 delarik. 5 urtetik beherakoen artean malaria edo paludismoa oso komuna da, heriotza gehienen eragilea gaixotasun hau izanik; heriotza malnutrizioari lotuta dago, berez osasuntsua den pertsona batek gaixotasuna arazo handirik gabe gainditu dezakeelarik. Ingurune honetan dago kokatuta Deepa Academy, nekazal ingurune batean.

Deepa Academy eskolak ahalbide gutxien dituzten umeei ikasteko aukera ematen diete. Zentroko ikasle gehienak hariyan, vankhar eta kolipatel kastakoak dira, hau da Indiako kasta baxuenetakoak; kasta sistemak oraindik indartsu dirau Indian nahiz eta aurkakoa aldarrikatzen duten. Ikasleetako batzuk ezintasun fisiko edota psikikoak dituzte eta horrelako egoera duten ume asko ikasketarik gabe geratu ohi dira baina Deepan ume hauen hezkuntza eta hazkuntza bultzatzen da. Ohiko klaseak edo ikasketak eskaintzeaz gain fisioterapia sesioak ere ematen dira mugitzeko gaitasun murriztuak dituzten ikasleentzako, eskolan bertan bizi delarik beraien fisioterapeuta.

Deepan ikasten duten umeen gurasoak oso txiroak dira eta aita/amabitxitasun programagatik ez balitz beraietako askok ez lukete ikasteko aukerarik izango. Beraietako asko eskolan bertan bizi dira, beraien gurasoen herriak urrun baitaude. Gertuago bizi direnak oporretan joaten dira etxera baina beste asko bertan egoten dira urte osoan zehar, baita oporretan  ere.

Aita/ama-bitxitasun programari esker, umeen ikasketak, uniformeak, janaria, irakasleen soldatak, etab. ordaintzen dira, familia gehienek ez baitute beraien seme-alabak sustengatzeko adina ere. Horretaz gain, eta esfortzu bat eginaz, berrikuntzak egin dituzte eskolan azken urtean umeek inguru egokiago batean ikas dezaten; besteak beste, eskolako gelak margotu dituzte, sareak jarri leihoetan eltxoak sar ez daitezen, ume bakoitzarentzako eltxo-sare bana erosi dute ohean jartzeko, dutxak eta komunak berritu dituzte, etab. Eltxo sareei esker urtero malariaz gaixotzen diren haurren kopurua murriztea lortu da. Hau guztia ez zen posible izango aita-amabitxi programarengatik ez balitz eta esker handi bat opa nahi diegu Haurralde Fundaziotik programa hau posible egiten duten guztiei. Nahiz eta hilero ematen den diru kopurua ez den asko guretzako, gauza asko egin daitezke Indian diru kantitate horrekin.
Está aquí: Inicio De interés Varios De interés Biblioteca feminista